Ekonomia feminista metodologia, etimologia, historia eta ikerketa enpirikoak barne hartzen dituen ekonomiaren azterketa kritikoa da. Ekonomiaren oinarri androzentrikoak (patriarkalak, maskulinoak) gainditu nahian zaintza-lanak, lanbide-segregazioa eta lan domestikoa aztertzen ditu, besteak beste. Datuak biltzeko eta neurtzeko modu berriak, hala nola, Genero Jabekuntzarako Adierazlea (GEM), zein gaitasunen ikuspegia bezalako teoriak barnebiltzen ditu.
Ekonomia feministak ekonomia kapitalista eta liberalaren oinarriak zalantzan jartzen ditu, eta ustezko garapen industrialak sortutako aberastasunaren jatorria emakumeen, naturaren eta hegoalde globalaren esplotazioan oinarritu dela salatzen du.[1] Ikuspegi honek genero, arraza eta etniaren araberako diskriminazioa murriztu duten politikak sortzen lagundu du. [2]
Ester Boserup, Marianne Ferber, Julie A. Nelson, Marilyn Waring, Nancy Folbre, Diane Elson eta Ailsa McKay-k ekonomia feministaren esparrua garatzen lagundu dute. Waring-en If Women Counted (1988) liburua, diziplinaren "sortze dokumentua" dela esaten da.[3]
Espainiar estatuan, besteak beste, Amaia Perez Orozco, Yolanda Jubeto, María José Martínez Herrero eta Arantxa Rodriguez gailendu dira Cristina Carrasco eta Antonella Picchioren eraginari esker.
nelson1
izeneko erreferentziarakoberik
izeneko erreferentziarako© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search